EU ES EN

GJH Hiztegi eleaniztuna

icono de informacion

Aurkezpena

Atari honetan, 2030 Agendaren barruan zehaztu diren Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH) buruzko hiztegi eleaniztun eta espezializatua biltzen da. Proiektuak bat egiten du 2030 Agendarekin, eta Garapen Jasangarrirako Helburuen alorreko euskarazko jarduna aberastu eta sustatzea du helburu, batetik, herritarren kontzientziazioa eta pentsamendu kritikoa sustatzeko eta, bestetik, klima-larrialdiari aurre egingo dioten neurri eraginkorrak proposatzeko. Horren harira, azpimarratu behar da Garapen Jasangarrirako Helburuen eta Helmugen artean ez direla jasotzen kulturarekin eta hizkuntza gutxituekin zerikusia duten alderdiak. Hutsune horri erantzuteko, Eusko Jaurlaritzak kulturari eta hizkuntzei ikusgaitasun handiagoa emateko ekimenak jarri ditu abian 2030 Agendan; horretarako, 18. helburua erantsi du, hizkuntza- eta kultura-aniztasunean oinarritutako berariazko helburu bat, eta testuinguru horretan kokatu behar da hiztegi honen lanketa ere.

Hiztegiaren abiapuntua Danobatgroup makina-erremintako eta fabrikazio aurreratuko industria-taldearen lan batean dago, eta Danobatgroupek Jasangarritasuna, Gizarte erantzukizuna eta Euskararekiko duen konpromisoari lotuta dago. Enpresa-talde horrek, jasangarritasun-estrategia martxan jartzean, ikusi zuen alor horretako terminoak lantzeko beharra zegoela, eta glosario bat osatu zuen, gaztelaniazko eta ingelesezko termino eta definizioak jasota. Gero, taldeak euskaraz lan egiteko hartutako konpromisoari erantzunez, terminologia hori guztia euskaraz lantzeko beharra ikusi zuen, eta Elhuyarrera jo zuen horretarako. Elhuyarrek, hiztegigintzan duen esperientzia luzea baliaturik eta ikusirik ez zegoela arlo horretako hiztegirik, bat egin zuen proiektuarekin berehala.

Informazioa datu-base egiturara ekartzea eta euskarazko atala osatzea izan da Elhuyarren lana: euskarazko terminoak bildu eta proposatzea, eta definizioak euskaratzea; horretaz gain, alorren arabera sailkatu ditu kontzeptuak, eta eduki guztia gizartearen esku jartzeko webgunea diseinatu du. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak finantzatu eta gainbegiratu du lan hori.

Orain, beraz, webgune honetan dago informazio guztia kontsultagai. Garapen jasangarriaren alorreko 3.600 kontzeptu biltzen ditu guztira, eta kontzeptu bakoitzari buruzko informazio hau aurkituko dute erabiltzaileek: definizioa, terminoak eta alorra. Terminoak eta definizioak hiru hizkuntzatan eman dira: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez; eta webgunearen interfazea ere hiru hizkuntza horietan ezar daiteke. Gainera, informazio osagarria ere eskaintzen du webguneak; adibidez, interfazetik bertatik beste hiztegi batzuk kontsultatzeko aukera ematen du.

Azkenik, proiektuan parte hartu duten hiru erakundeek nabarmendu nahi dugu hiztegi honek baliabide bizi bat izan nahi duela eta, hortaz, erabiltzaileek iruzkinak eta proposamenak egin ditzaketela webgune honen bidez.

Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi 2030agendahiztegia@elhuyar.eus helbidera, eta lehenbailehen erantzungo dizugu.

Hiztegiaren ezaugarriak

Hiztegi honek Garapen Jasangarrirako Helburuen alorreko 3.600 kontzeptu biltzen ditu. Terminoei dagokienez, hauek dira hizkuntzaren araberako kopuruak:

  • Euskara: 4.093 termino
  • Gaztelania: 4.185 termino
  • Ingelesa: 4.057 termino

Kontzeptuak 32 arlotan sailkatuta daude:

Giza jarduerak eta produktuak, ondorioak ingurumenean

  • Nekazaritza, basogintza; abeltzaintza; arrantza
  • Kimika, substantziak, prozesuak
  • Ondorioak, inpaktuak
  • Energia
  • Industria, lanbideak; teknologia; ekipamendua
  • Alderdi fisikoak, zarata, dardarak, erradiazioak
  • Produktuak, materialak
  • Aisialdia, turismoa
  • Baliabideak (baliabideen erabilera)
  • Merkataritza, zerbitzuak
  • Zirkulazioa, garraioa
  • Hondakinak, kutsatzaileak, kutsadura

Ingurune naturala, ingurune antropikoa

  • Antroposfera (ingurune hiritarra, giza kokalekuak, lurralde-antolamendua)
  • Atmosfera (airea, klima)
  • Biosfera (organismoak, ekosistemak)
  • Ingurumena (ingurune naturala, ingurune antropikoa)
  • Hidrosfera (ur geza, ur, gazia, ur-motak)
  • Lurra (paisaia, geografia)
  • Litosfera (lurzorua, prozesu geologikoak)
  • Espazioa
  • Denbora (kronologia)

Gizarte-alderdiak, ingurumen-politikako neurriak

  • Administrazioa, kudeaketa, irizpideak, politika, erakundeak, plangintza
  • Ekonomia, finantzak
  • Ingurumen-politikak
  • Osasuna, elikadura
  • Informazioa, hezkuntza, kultura, ingurumenarekiko sentsibilizazioa
  • Laws, standards, agreements
  • Ikerkuntza, zientziak
  • Arriskuak, segurtasuna
  • Gizartea
  • Justizia soziala
  • Termino osagarriak

Hiztegia egiteko, gaur egungo hiztegien joera hartu dugu kontuan, eta Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitatean garatutako teknologiak erabili ditugu.

Lantaldea

ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIOA

  • Danobatgroup eta Elhuyar

ERREDAKZIOA:

  • Gaztelaniazko eta ingelesezko atala:
    • Danobatgroup

  • Euskarazko atala (Elhuyar):
    • Amaia Astobiza
    • Klara Ceberio
    • Eli Pociello

LAN INFORMATIKOA (Elhuyar):

  • Iker Manterola
  • Josu Murua

DISEINU INFORMATIKOA

  • TheNiu

ITURRIAK:

AENOR

AFNOR - Association française de Normalisation

Basel Convention

Bluesign

British National Health Service (NHS)

BSI

Carbonfund

Disclosure Insight Action

CED Environmental

CEFIC-LRI

Centre de Terminologia TERMCAT

CITES

Congressional Research Service

DANOBAT Hiztegia

EEA - Multilingual Environmental Glossary

Energia Hiztegia

Energystar

EPA - U.S. Environmental Protection Agency

EURAMET

European Commission

European Topic Centre on Air and Climate Change

Eurostat

Euskalterm: Terminologia banku publikoa

FairTrade International

FCDO - Foreign, Commonwealth & Development Office

Food and Agriculture Organization of the United Nations (FAO)

Garapen Jasangarrirako Helburuak - Nazio Batuak

Global Ecolabelling Network (GEN)

Greenpeace

GRI

IATE- European Union Terminology

Ingurumen hiztegia

Instituto de Investigación en Combustión y Contaminación Atmosférica - ICCA

International Labour Organization

International Sustainability and Carbon Certification (ISCC)

International Union for the Conservation of Nature (IUCN)

ISO Standards

Lanbide Heziketarako euskarazko materiala

Laneki – Lanbide Heziketako Hiztegia

Le grand dictionnaire terminologique (GDT)

Munduko Natura Funtsa (WWF)

Nazio Batuak

Oeko-Tex

OHSAS

Organization for Economic Co-operation and Development (OECD)

Osasunaren Mundu Erakundea (OME)

Programme for the Endorsement of Forest Certification (PEFC)

Round Table on Responsible Soy (RTRS)

Roundtable on Sustainable Biofuels (RSB)

Roundtable on Sustainable Palm Oil (RSPO)

SEDEX